Labayru Gaur

0

Irailetik aurrera Euskalduna Jauregian euskera-plana lantzeko diagnostikoa egiten gabilz. Zaloa Aranzabal teknikaria dabil horretan, aurtengo abendurako diseinua eginda eukiteko ustean. (gehiago…)

0

Hamaika andra zurigorri izenburua dauka andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakusteko eta balioan jartzeko sortu dogun ikus-entzunezkoak, erakusketaren izenak berak dinoanez “itzaletik argira” ekarteko.

Lana lekukoen testigantzetan oinarritzen da, hori izan da informazino iturri nagusia. Horretarako 35 persona alkarrizketatu ditugu, 32 emakume eta 3 gizon. Belaunaldi desbardinetako personak dira, zaharrenak 102 urte eta gazteenak 19 dituela, eta euren testigantzek sasoian sasoiko egoerak erakutsiko dabez. (gehiago…)

0

Urriaren 11n San Mamesen “Emakumeak Athletic Cluben: Itzaletik argira” erakusketaren inaugurazioa egin da. Bertan parte hartu dabe Nerea Ortiz Athletic Clubeko presidenteordeak; Leixuri Arraizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak; eta Asier Arrate AC Museoko arduradunak. (gehiago…)

0

Leizaola Elkarteak argitaratzen duen Ekonomiaren KZ aldizkarian, Igone Etxebarriari alkarrizketa luzea egin deutsie batez be euskerea enpresetan erabilteari buruz. Euskerearen irakaskuntza Labayruren sorreratik datorren jarduera da, baina gero eta gehiago eskola horreek beharlekuetan emoten dira, lekuan lekuko beharginen beharrizanetara egokituta. (gehiago…)