Joan dan urriaren 23an, Deriora etorri ziran Xabier Amuriza eta Karmelo Uriarte. Bisitaren arrazoia zan Karmelok idatzi dauen liburua ia argitaratuko dogun.
Karmelo Uriarte Zeanurin jaioa da, Ipiñaburutik gorako baserri baten. Han bizi zaneko bizimodua, beharrak, familia-hartuemonak, lagunartea, ohiturak eta siniskerak barru-barrutik bizi izan ditu eta halantxe kontau. (gehiago…)
Euskera dantzan ipini dogu urriaren 22an, BBK Gelan egin dogun ekitaldian. Udako Ikastaroen urteurrena izan da horretarako atxakia.
Ekitaldian gure ikasle-irakasleek ezeze, hainbat lagunek parte hartu dabe: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazioaren ordezkariek, Euskaltzaindia, Sabino Arana Fundazioa, BAMeko zuzendaria, Bizkaia Irratikoa eta euskalgintzako hainbat lagunek.
Ekitaldia Xabier Payak aurkeztu dau eta Amilotx dantza-taldeak egin dau dantza-erakustaldia. Bitartean, oroimen bideoa eta zorion-agurren bideoa ikusi ditugu. (gehiago…)
Derioko Udako Euskal Ikastaroaren 50. urteurrenaren harira, world cafearen dinamikagaz, euskerearen etorkizunerako erronken gaineko gogoeta egin dogu gaur, urriak 22, Bilboko BBK Gelan. 60 bat lagun batu gara, 20 eta 75 urte bitartekoak, lanbide ezbardinetakoak (administrazinoa, irakasleak, unibersidadeko irakasleak, hedabideetakoak eta bestelako lanbideetakoak). (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.