Labayru Gaur

0

Aurten be ikasturtearen hasieragaz, Akaitze Kamiruagak Leioako Irakasle Eskolan aurkezpena egin dau herri ondareari buruz. Berrehun ikasletik gora egon dira hitzaldian. Izan be, eskolaren bitartez herri-ondarearen transmisinoa egitea ezinbestekoa da.

Horretarako, Magisterioko ikasleek eurek jakin behar dabe zer dan ondarea, ondare horren barri non hartu, umeei transmititzeko ze baliabide dagozan eta, zertan esanik ez, eurek transmisino horretan ze garrantzia dauken.

Labayrun orain arte arlo honetan egindako lanak, materialak eta bitartekoak eskaini jakezan, ibilbide horretan kontuan hartzeko.

Ikasleen aldetik interesa agertu zan, gaia barri-barria egin jaken eta.

0

Ikasturtea hasteagaz batera, Onda Vasca irratian barriro hasi gara herri-ondareko gaiak azaltzeko kolaborazinoa egiten. Aurten aste birik behin egingo dogu saioa irratian, bariku eguerdian, gure kultura-ondarea zabaltzeko.

Eginkizun horretan Labayruko talde batek parte hartuko dau, bakotxean batek gai bat azalduko dau, bai egutegiagaz bat datorren gai bateri buruz, bai bestelako gai orokorrei buruz.

Onda Vascako saio honek harrera oso ona dauka entzuleen artean, gure bizimoduko gaiak diran aldetik era batera edo bestera danok ezagutu, entzun eta bizi izan doguzan gaiak erabilten diralako.

Lehenengo saioan Jaione Bilbaok udako uzta-batzea aitatu dau, eta egutegiko izenek zelan jasoten dabezan ortuko beharrak. Hurrengo saioa irailaren 27an.

0

Derioko Udako Ikastaroak 50 urte bete dituela-ta, urte osoan ospakizunak egiten gabilz. Hurrengoa urriaren 22an izango da, ekitaldi bikotxa, biak Bilboko Gran Viako BBK Gelan.

Goizean, 10:30etik 13:30era, World cafean alkartuko gara, euskerearen egoera eta etorkizunaz gogoeta egiteko, Labayrurentzako erronkak be zehaztu guran.

Arrastian, 7:00retan, ekitaldi formala egingo dogu, agintariakaz, ikastarokideekaz, euskalgintzako lagunekaz, ospakizun giroan berrogeta hamar urteko aldiari hurrengo urteetarako jarraipena emoteko.

Batera zein bestera, interesa daukan guztia joan daiteke, baina izena emon behar da. Labayruren ibilbidean era batera edo bestera parte hartu daben guztiak ondo etorriak dira.

0

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatzeko egin dauen programaren barruan, irailaren 12 eta 13an Donostian ‘Ingurune digitala eta euskara’ izeneko jardunaldiak eratu ditu. Espainiako Hizkuntza Akademiakaz batera, Euskal Herriko hainbat eragilek parte hartu dabe, Tabakalerako ekitaldian.

Labayruren izenean, Igone Etxebarriak azaldu dau ingurune digitalean Labayruk orain arte zer egin dauen, lorpenak, eta baita be etorkizunerako ze erronka daukazan.

Euskera irakasteko ikastaroen 50. urteurrena ospatzen dabilela, bai irakaskuntzan bai alboko beste arlo askotan asko aurreratu da, maminean zein bitartekoetan. Labayru Hiztegia, Herri ondareko katalogoa, Fonoteka, Euskal Bibliotekako katalogoa… sarean dagoz, corpus aldetik metatutako ondarea da. (gehiago…)