Labayru Gaur

0

Uda giroan sartuta gagoz honezkero. Ikasturtea amaituta, udako ikastaroak hasi dira. Ekainaren 17tik 29ra bitartean, hainbat ikasle dabilz euskera ikasten, euren maila hobetzeko zein titulua aterateko prestatzen.

Aurten Udako Ikastaroon 50. edizinoa dogu. Azken urteetako moduan, hamabostaldiko ikastaro bi egingo dira, ekainaren bigarren hamabostaldian bata eta uztailaren lehenengoan bestea.

 

0

Argazkiak eta irudiak onak dira gure ibilbidea zelangoa izan dan gogoratzeko. Artxibotik ateratako honeekaz irudikatuko dogu zeozelan zer izan garan eta nora heldu garan.

0

Udako Ikastaroak 50 urte bete baditu, persona askoren lanari eta ekarpenari esker izan da. Hasieran 20 ikasle baino ez ziran, handik urte batzutara 800. Horrek hainbat beharrizan eragin ebazan: ikasketak mailakatzea, metodologia zehatza eratzea, azpiegitura atontzea, irakasleak batzea, materialak prestau eta argitaratzea…

Horretan jente askok parte hartu izan dau era batera edo bestera. Danak euki dira gogoan ospakizun-egunotan, eta danei euren ekarpena eskertu guran, ordezkari batzuk omendu dira. (gehiago…)