Maiatzaren 10ean alkartu zirean Euskodokeko kideak eta Sancho el Sabio, Lazkao eta Labayruko liburutegietako arduradunak. Lehenengo Antezanako eleizea ikusten joan ziran, Xabier Egañaren margoak ikusteko. Horren ostean, Legution alkarregaz bazkaldu eben.
Hiru liburutegion artean alkarlana aspaldi-aspalditik dator. Neurri baten Euskodok alkarteko kideek hirurentzat materiala jasotzen egiten daben lanak batzen ditu. Izan be, kartelak, folletoak, aldizkariak eta ganerako paper-euskarriko ale txikiak batzen lan handia egiten dabe.
Horrez ganera, Labayruko Euskal Bibliotekan astean-astean ibilten dira bertako fondoak osotuten eta ordenatzen laguntzen.
Asier Larrinagaren bisitea hartu dogu Euskal Bibliotekan, aurkeztu barri dauen tesiaren ale bat ekarteko. Asierrek urteak daroaz Euskal Irrati Telebistako hizkuntza arloaren arduradun, eta eskarmentu hori erabili dau tesia egiteko.
Gaia: Euskal Telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuinguruan. Hau da, telebistak hizkuntzaren normalizazinoan euki dauan eragina aztertu dau.
Tesia EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean egin dau, Agurtzane Elordui eta Igone Zabala irakasleen zuzendaritzapean. Irakasle eta epaileen esanetan, hutsunea betetzera dator hau beharrau, gai hori garrantzitsua izanda be, aztertu barik egon dalako orain arte.
Asier Larrinaga bilbotarra da, Begoñazpi ikastolaren sorrerako urteetan han hasi eta gero Derioko Seminarioko ikastetxean ikasketak egindakoa. Unibersidadean Biologiako karrerea egin eban, baina euskereari lotu jakon beharrerako, eta baita Euskal Filologia ikasi be. Zorionak eta eskerrik asko lanagaitik!
Apirilaren 10ean, Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziran. Urteurren seinaladu horren atxakian, ospakizun-ekitaldia egin zan bere jaioterrian, Lezaman. Kultur Aretora parajetu ziran Mikelen ikaskideak, ikasleak, familiartekoak, lagunak eta herritar ugari, aretoa topera bete arte. Euren artean Iñigo Urkullu Lehendakaria (Mikelen ikaslea izandakoa) eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntz Politikako Sailburua aitatu geinkez. (gehiago…)
Joan dan martiaren 30ean aurkeztu zan Kultur Etxean Sondika txori hegalarien habia izeneko ordubeteko dokumentala. Saio bikotxa izan zan, lehenengo emonaldia euskeraz eta bigarrena gazteleraz. Aretoa bete-bete egin zan, eta herritarren erantzuna ikusita, beste hiru proiekzino be egingo dira. Horrez ganera Gorondagane ikastetxean eta nagusien egoitzan be ikusteko aukera izango dabe. Ikusentzunezkoa alboerrietara be zabalduko da.
Aurkezpenean izan ziran herriko alkatea Xabier Zubiaur eta udalbatzarra osotzen daben alderdi politikoetako ordezkariak. Labayru Fundazioaren izenean: Adolfo Arejita zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga, egitasmoaren arduraduna. Horrez ganera, ikusentzunezkoan parte hartu daben lekuko guztiak bertaratu ziran. Alkateak dokumentalaren kopia bana banatu eutsen ekitaldiaren amaieran. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.