Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Ikasturte barrirako eskolak

0

Oporrak hartzeko puntuan, datorren ikasturterako eskolen eskaintza prest daukagu. Barriro be era guztietako ikastaroak prestau ditugu, ikasturte osokoak, hiruhilekoak, autoikaskuntzakoak… Ganera, maila guztiak eskainiko dira, ikasle bakotxaren beharrizanetara egokituta. (gehiago…)

Idatz & Mintz 76

0

Hemen da barriro Idatz & Mintz literatur-aldizkaria, 76. zenbakiagaz. Oingoan poesia nagusitu da, baina ohiko literatur-motak agiri dira ale honetan be.

Poesian, Miren Agur Meabek “Enumerazioen fabula edo hirugarren adineko mirariak” adierazi ditu. Zenbat siniskera herri-kulturetan haurdun geratzeari buruz. Adineko emakume baten ikuspegitik, norbera etapa berrira jaiotzea dago jokoan. Luigi Anselmik “Boga” izenburua emon deutso bere poema bildumari. Tradizioko jainkoak, poeta unibersalak eta bere gogoetak aurkituko ditugu poemotan. Amaia Iturbidek be poemak dakarz oraingoan, danok ikusten ditugun gauzei esangura barria eta bizitasuna emonaz. (gehiago…)

Hitzarmena sinatu dogu Euskaltzaindiagaz

0

Uztailaren 19an Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak bost urterako hitzarmena sinatu dabe erakunde bien izenean. Lankidetza-hitzarmen horren bidez, egitasmo batzuk egiteko konpromisoa hartu dabe. (gehiago…)