HABEren bigarren deialdian azterketa egin gura dabenentzat, ikastaro bereziak emongo ditugu irailetik azarora bitartean. B1, B2 eta C1 mailak eskainiko ditugu. Matrikula egiteko epea zabalik dago uztailean zehar.
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
HABEren bigarren deialdian azterketa egin gura dabenentzat, ikastaro bereziak emongo ditugu irailetik azarora bitartean. B1, B2 eta C1 mailak eskainiko ditugu. Matrikula egiteko epea zabalik dago uztailean zehar.
Gaur Derioko egoitzan bisitan euki ditugu Naroa Anabitarte, Izaskun Elezgarai eta Eneko Bidegain EHU eta HUHEZIko irakasleak. Aurreko baten gure egoitza eta liburutegia ezagutzeko konbitea egin geuntsen laguntzaile guztiei. Hortik etorri da bisita hau, Labayru barrutik hobeto ezagutu guran. (gehiago…)
Joan dan ekainaren 28an alkartu dira barriro Ander Manterola Euskal Bibliotekako arduradunak Lazkaoko Beneditarren Fundaziokoakaz eta Sancho el Sabioko arduradunakaz. Han izan dira: Deriotik Ander Manterola eta Jon Elorriaga; Lazkaotik Juan Jose Arregi eta Miren Barandiaran; eta Gasteizetik Carmen Gómez eta Jesus Zubiaga. Danen arteko zubi egin dau Euskodokeko Luis Angel Gainzak. (gehiago…)