Etnografia atalak

~
0

Bilbao-Mungia lineako trenaren azken bidaia, 1975-05-11. Iturria: Mungiako Udala.

Garai batean, trena izan zen herri asko elkarren artean eta hiriburuarekin lotzeko garraiobidea, familia gutxik baitzuten ibilgailu partikularra batetik bestera joateko. Estaziorik edo geralekurik ez zuten herriek autobusa erabiltzen zuten, autobusak osatu egiten baitzuen trena, trenbidea iristen zen tokietan. Gaur egun, trenez bidaiatzen dugunean, leihotik begira paisaia ikustean, nostalgia-puntu bat sentitzen dugu. Gogora ekartzen digu umetan gurasoekin bidaiatzen genuen garaia. (gehiago…)

0

Egilea: Zuriñe Goitia.

Gure alderdi klimatikoan tenperatura eta ingurumen-baldintzak aldatu egiten dira urteko lau urtaroak igaro ahala, baita egun bakoitzaren barruan ere, eguzkiak distiraz jo edo ilargiak argitzen badigu. Gure gorputza ezin da beti aldaketa horietara egokitu, eta, beraz, sistema desberdinekin lagundu behar diogu, gorputz-tenperatura ahalik eta konstanteena izan dadin.

Hotzari aurre egiteko orduan, sua da gure lehen aliatua. Neguko gau luzeetan sugarrak piztuta edukitzeko, egurra bota behar dugu etengabe sutara, eta lo gauden bitartean ezin dugu hori egin. Sukaldeak (suaren aldeak) beti eman du beroa inguruan, baina arazoa dugu gainerako etxebizitza etengabe berotu nahi dugunean; izan ere, logelak hotz-hotz gera daitezke gauez neguko hilabeteetan.

 (gehiago…)

0

Egilea: E. X. Dueñas.

Euskal Herrian barrena, bide, pista, bidexka, bidezidor eta galtzada sare oso zabala dago, eta aukera ezin hobea ematen du naturaz gozatzeko, iragana ezagutzeko eta kirola egiteko. Horrela azalduta, publizitate eslogana dirudi, baina, batez ere, horiek erabiltzeari, disfrutatzeari eta ezagutza historikoak erdiesteari gorazarrea da.

Seguruenik, zaila da hain eremu fisiko txikian hainbeste GR (Gran Randonnée), PR (Petit Randonnée), bide berde eta abar dituen beste lekurik aurkitzea. Hala ere, hori ez da beti horrela izan. Ibilbide sare hori bereziki azken 50 urteotan zabaldu da. Bitxia bada ere, merkataritza, industria, abeltzaintza edo erlijio helburuei lotuta iraganean izandako erabileraren emaitza da, besteak beste. (gehiago…)

0

Egilea: Iker Uthurralt.

Üdak bere leküa larrazkenari üzten düalarik, Xiberoko laborantxak zikloa jarraikitzen dü. Ardiak bortüetarik eraisten dira eta ilea mozten zeie «Bixkarka» egünetan. Ondoko asteetan lehen axuriak artegietan sortzen dira. Alorretan, artoa garatü da hainbat hilabetez eta aski gorritü ondoan, ürrieta eta azaroan üzta bekanikek artoa edo bihiz eta arto-bürüz bildüko düe. Frütatzeetan, larrazkenean sagarrak, perak, gaztainak, intxaurrak eta mahatsa miñabesetan biltzen dira.

Hanitxek pentsatzen badüe ere kiwiak negüko frütak direla, larrazkenean biltzen direnen ber, sasoi honetako frütak dütügüla kontsideratü behar lizate. Hain züzen ere, üdako beroek kiwier ezagützen dügün aspektoa eman ondoan, üdazkeneko gaüko hotzek düe Zelanda berritar frütari sükrea eskeiniko. Aski sükre üken eta, kiwiak biltzeko prest dira!

 (gehiago…)