Lexikoa
Trilogia honen akaberarako utzi dugu lexikoa. Lexikoaren transmisioa sano interesgarria izaten da kontaktuan dauden hizkuntzen artean. Hiru eratako berbak bereiz daitezke. Lehenik, hizkuntza hartzailean egon ez eta hizkuntza emaletik hartzen diren hitzak leudeke. Kasuon, gaztelaniaz ez dauden gauzen, ideien edo kontzeptuen izenak euskaratik hartzen dira, egokitzapen fonologiko-fonetikoak eginda, adibidez, calderapeco. Hitz arruntak ere har daitezke, egunerokoan duten maiztasun handiak eraginda. Bigarrenik, hizkuntza hartzailean lehendik zeuden zenbait hitz egokitu egiten dira, baina ez soilik fonetikoki, ezpada morfologikoki, sintaktikoki edo semantikoki ere, hibrido xelebreak sortuz, adibidez, erderacaso. Hirugarrenik, hitz berriak ere sortzen dira, inongo hiztegietan agertzen ez direnak, adibidez, chirene. Baina asko da berbarik. Goazen, luzatu barik, euskaratik etorri arren XIX. gizaldiaren amaierarako Bilbo inguruko gaztelanian txertatuta zeuden hitz horietako batzuk ezagutzera, bai eta harreman linguistiko horretatik sortu ziren beste zenbait ere. (gehiago…)
Duela mende erdi bat arteko euskal tradizioetan, Arimen Eguna izan da hildakoei eskainitako egun nagusia eta azaroaren 2an ospatzen zen. Aitzitik, bere bezpera, azaroaren 1a, Domu Santu eguna, elizkizunetara eta ezer gutxi gehiagora mugatzen zen.
Bide batez, beraz, Halloween inportatuaren ospakizuna egiteko hain goraipatua izan den arimen gaua, izatez, azaroaren 1etik 2ra bitarteko gaua da eta ez bere aurrekoa.
Baina… nondik dator nahaste-borraste hau? (gehiago…)
Kultura-ondare immaterialaz pentsatu, eta, batez ere, norbaiti gai hori zer den azaltzen saiatzen garenean, lehenik eta behin, adierazpen ikusgarrienetara edo ikonikoenetara jotzen dugu: jaiak, emanaldi tradizionalak eta oroitzapenezkoak, musika, bertsolaritza, dantzak, kirola, artisau-teknikak…
Orain, lot dezagun kultura-ondare immaterialari dagokion ukiezintasunaren aldagaia (nahiz eta elementu materialetan oinarritu daitekeen eta oinarritu ohi den) generoaren aldagaiarekin: (gehiago…)
Gaur arratsaldean Busturiko Altamirako Kultur Etxean Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Ostu-ostuka eta txopinka izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko da. Belaunaldi desberdinetako lekukoei grabatutako testigantzen bidez, dokumental horretan, Busturian orain hamarkada batzuk egiten ziren umeen jokoen berri ematen da.
Lekukoek umezaroko gogoramen asko eta asko jokoekin lotuta dituzte bizi-bizi, nagusitan ere: zenbat ibilaldi Atxapuntara, zenbat barre-zantzo, zenbat pasadizo… Sarritan umetako lagunak bizitza osorako izaten dira, haurtzaroko loturak sendo-sendoak direlako. (gehiago…)