Aspe enpresak egindako eskakizunari erantzunez, bisita berezia euki dogu Labayrun maiatzaren 24an, Jokin Altuna pelotari handiarena. Urtero txapeldunak alkartzeko egiten daben bazkariaren aurretik, Derioko egoitzan izan dogu kazetariakaz alkarrizketak grabatzen. Aspe enpresak leku bat behar ebala-ta, gurean egon da. Ez dau erreparorik euki bertako beharginakaz argazkia egiteko.