Euskararen Aholku Batzordea barriztau egin dabe Bilboko Udalean agintaldi barriari begira. Euskalgintzako kideak ez eze, alderdi politikoak, industria, beste kulturak, kirola eta astialdia, teknologia eta ekonomia arloetako kideak be sartu dira, euskerea zeharkakoa dala erakusteko. Arlo guztietan sartu behar da euskerea.
Labayru Fundazioak be ordezkari barria dauka Batzordean. Biosne Zarandonak ordezkatuko gaitu aurrerantzean, orain arte hainbat urtetan egon dan Jokin Gorozikari lekukoa hartuta. (gehiago…)