Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Bilboko dantza taldeak diktadura garaian

0

Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburuan Bilboko historiaren zati bat berreskuratu dogu. Diktadura garaian gaur egun Bilbok daukan lurraldean izandako dantza taldeen katalogoa da berez liburu hau. Orduan Bilbo handiagoa zan, baina oraingo neurrietara mugatu dogu lana.

Dantza taldeak euskal nortasunaren lekukorik bizienak izan ziran diktadura garaian, euskal usaina edo kutsua eukan edozer galarazota egoan eta. Folklorea euskaltasuna eta kontzientzia garatzeko bide bakarretarikoa izan zan. (gehiago…)

Ander Manterolari aitortza

0

Joan dan abenduaren 13an, Cultura abierta-Kultura Irekia alkarteak “Víctor Urrutia” aitortzen bigarren edizinoa egin eban Bidebarrietako liburutegian. Bertan trantsizino garaian kulturan eragile izandako hainbat laguni egin eutsien aitortza; garai horretan kulturaren bitartez eskubide demokratikoen alde egin ebenei hain zuzen. Literatura, musika, plastika, arte eszenikoak, euskera eta beste hainbat arlo hartu ebezan gogoan. (gehiago…)

Beharginen topaketa urteari atzena emoteko

0

Urteroko moduan, urtea agurtzeko, behargin guztiak batu gara, Boluetan oraingoan. Batzarrean zehar urteko egitasmoen eta diru-kontuen barri emon dau zuzendariak, Igone Etxebarriak. (gehiago…)