Urriaren 24an goiz osoko jardunaldia egin dogu BBK Kunan, “Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun” gaiari buruz.
Zergaitik halako jarduera? Gizartean beharrizana sortu dalako, izan be, gaur egun persona mota asko, kultura eta hizkuntza asko bizi gara berton. Baina alkarren ondoan ala alkarregaz bizi gara?
Labayru beti euskeraren munduan mobidu da, euskalgintzan. Baina gaur eguneko kontestuan euskerea non dago? Zelan lortu geinke euskerea zubi izatea hizkuntza eta kultura ezbardineko personen artean? (gehiago…)