Ikasturtea hasteko dago, urriaren hasieran martxan jarriko dira ikastaro asko, eta oraindino matrikula egiteko astia dago.
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
Ikasturtea hasteko dago, urriaren hasieran martxan jarriko dira ikastaro asko, eta oraindino matrikula egiteko astia dago.
Labayruko Euskal Biblioteka erakundearen sorrerako hiru hanketako bat da, hizkuntzaren irakaskuntza eta etnografiaren ikerketeagaz batera, eta eurontzako osagarri. Honezkero biblioteka baino gehiago dokumentazino-zentro bat da, liburuak ez eze beste era askotako dokumentuak be gordeten ditualako.
Fair Saturday Fundazinoak, sariak banatzeko ekitaldiaren ostean, foroa eratu dau irailaren 26an eta 27an BBK Fundazinoagaz batera. Foro horren helburua adibide eta kasu esanguratsuak ekartea da, kulturaren bitartez gizartea eraldatu daitekeela erakusteko. (gehiago…)