Etnografia atalak

~
0

Aurreskua, Mendi Alde dantza taldeko emakumeek zuzendua (Santurtzi, 2017/09/30). Argazkia: E. X. Dueñas.

Aurten, 2021ean, betetzen da ―dakigunetik behinik behin― emakumeek zuzendutako Aurresku baten lehenengo grabazioaren mendeurrena.

1921. urtea zen, (orduko Santurtzi-Zaharrean), Abran (Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren itsasadarrean) lehen traineru estropada ofizialak egin zirenetik eta lau urtera; itsas-herri horretako udalak, hainbeste deseatzen zuen saria behingoz irabazteko moduko tripulazioa prestatzen saiatu zenean.

Antolatzaileek estropadak irailaren 4, 5, 10 eta 11n egitea erabaki zuten. Prentsan adierazitakoaren arabera, azken eguna ikaragarria eta zirraragarria izan zen. Santurtziko trainerua garaile izan zen, eta portuko harrera beroaren ostean, irailaren 16, 17 eta 18an ekitaldi ugari ospatu ziren; horien artean: arraunlarien desfilea, kontzertuak, dantzak eta bazkariak.

 (gehiago…)

0

Bola-jokoan Conchako bolatokian. Egilea: Miguel Sabino Díaz.

Karrantza Haranean egiten den bola-jokoaren ohiko modalitateetako bat da pasabolo tablón deritzona.

Ezaugarri nagusietako bat txirloak eurak dira, antzina “txito” izenez ezagutzen zirenak.

Txirloen neurria, orokorrean, 35 zentimetro luze eta 3,30 zentimetroko lodierakoa da, oinarria eta punta pixka bat biribilduta dituztela.

 (gehiago…)

0

Bertan behera utzitako 150 cm-ko errotarria 760ko kotan. Iguzkimendi (Baztan). Egilea: Javi Castro.

Artikulu honen izenburua metafora gisa erabiliko dut, azken 10 urte luzeetan errotarri-harrobiei buruz eskuartean darabildan ikerketa azaltzeko: Errotarri proiektua.

Jakina, sekula ez zitzaidan bururatuko Einstein jakintsua (1879-1955) Ataungo beste jakintsuarekin (1889-1991) fisikoki nahastea; baina bai, neurri batean, bion ikerketa bikainak eta bien arteko arrazoibide batzuk. Eta oinarri hori dauka hamarkada luze honetan egin dudan ikerketak, landa- eta dokumentazio-lanaren bidez. Orain arte, harriagarria bada ere, errotarri-harrobiak dauden 332 eremu aurkitzea eta 1600 aztarna baino gehiago kokatzea lortu dut.

 (gehiago…)

0

Kolore gorriaren ostean (Koloreak euskaran I: gorria), kolore beltzari emango diogu bide hemen. Hitzaren morfologiari erreparatuta, era bitara azaldu ohi zaigu aspaldi-aspalditik: beltza Euskal Herriaren erdialde eta ekialdean, eta baltza mendebaldean. Orotariko Euskararen Hiztegian, Koldo Mitxelenak *berets/beretz forma proposatzen digu jatorritzat, eta halaber ere gogorarazten digu beltz berbak antzekotasuna duela akitanierako (belex) eta iberikoko (beles) formekin.

Hortik gora, gaur egun zenbait euskalarik bel erroa bereizten dute hitzaren lehenengo osagaian, ‘beltz, ilun’ esanahia izan zezakeena; beste euskal berba elkartu batzuek ematen digute hori pentsatzeko bidea: arbel ‘pizarra, piedra negra’, goibel ‘cielo oscuro’, orbel ‘hojarasca, hoja caída’, ubel ‘color amoratado’… Nolanahi ere den, euskararen historiaurrean lausotzen zaigun berba dugu beltza.

 (gehiago…)