Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Toponimiari buruzko prestakuntza

0

Aspaldion toponimiagaz lotutako hainbat egitasmo euki doguz eskuartean, eta beti dagoanez zer ikasi, prestakuntza saio bi egin doguz ikuspegi banatatik. Saio biak interesgarriak izan dira sano, eta aurrerantzean be sakontzen jarraitu beharra ikusi dogu.

 (gehiago…)

‘Jantzazaleak’ bisitan Labayrun

0

Derion bisita ederra hartu dogu, Bilboko Jantzazaleak lagun-taldearena. Martiaren 30ean hogeta hamar bat lagun etorri jakuz, batzuk autoan beste batzuk Bilbotik oinez. Labayru Fundazioak zer egiten dauen eta bertako fondoak ezagutzera etorri dira.

 (gehiago…)

‘Gazteak euskaraz’ egitasmoaren hirugarren txortea

0

2020an ekindako bideari jarraipena emoteko, beste 6 podcast eta bideo-podcast sortu dauz Labayru Fundazioak Bilboko Udalagaz batera. Danetara, 18 ale dagoz eginda.

 (gehiago…)