Euskaldunok zenbatzeko sistema propioa dugu, zenbatze-sistema hogeitarra, beste zeltiar hizkuntza batzuetan ere erabiltzen dena, beharbada iraganean Europako eremu zabaletan hedatuta egondako protoeuskara baten hondar gisa.
1868an pezeta ezarri zen Espainia osoan diru bakar gisa, Estatua Latindar Diru Batasunari atxiki zitzaionean, sistema metriko hamartarra indarrean jarri zelako. Ordura arte gehien erabilitako txanpona erreala zen, eta txanpon berriak, pezetak 4 errealen balioa hartu zuen; beraz, 5 pezetakoa 20 errealen parekoa zen (ogerlekoa). (gehiago…)
Iraganeko ondarea eta ezagutzak belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira, eta transmisio hori ahoz egin izan da mendeetan zehar. Holan osatzen eta moldatzen joan dira osagaiak, lanak, jarduerak eta kontakizunak, gaur egun ezagutzen dugunera heldu arte. Horixe da komunitate bakoitzaren kultura-ondarea.
Hala ere, prozesu historiko honetan, gorabehera asko gertatu dira, eta lekukoentzat (igorleentzat) halabeharrezkoak izan arren, tradizioa aldaezina dela esaten jarraitzen dugu. Hortik dator hitz horren zentzu nagusia, eremu soziokulturaleko lanak eta hipotesiak adierazteko balio duena. Adituek eta jakintsuek hitz horrekin batera pareko beste batzuk ere erabiltzen dituzte: folklorea, sasi-folklorea, revival eta eratorriak. (gehiago…)
Batzuetan, batzuetan baino ez, morroia nagusia baino hobeto bizi da. Horixe gertatzen da Nafarroako Itzagaondoa bailaran, Zuhatzun, Itzaga haitzaren oinean. Baina lehenik eta behin pertsonaiak aurkeztu behar ditugu, nori buruz, edo hobeto esanda, nortzuei buruz ari garen jakin dezagun.
Nagusia San Migel goiaingeruaren irudi handi bat da, ermita batean dagoena, lehen aipatu dugun Itzagako haitzaren tontorretik hurbil; eta bera da bertako zaindari nagusia. Ermita hori ohiko ermitak baino handiagoa da, hiru habeartekoa. Garai batean Itzagako haitz hori, Higa de Izaga izenez ezagutzen zen. Haraino, urtero, hainbat penitentzia-erromeria iristen dira, hau da, tunikadun erromes taldeak joaten dira, bizkar gainean gurutze astuna daramatenak. Erromesak latinezko letanien erritmoan sartzen dira ermitara, eta pozezko kantuak (gozos) abesten dituzten bitartean, San Migelen aurrean belaunikatzen dira. San Migel ingurune osoko babeslea da; hau da, Itzagaondoa, Untziti eta Longida haranetakoa. (gehiago…)
Igarri ere egin barik, urtebete igaro da Gurutzi gure ondotik joan zenetik. Baina holakoa da bizitzaren legea; denborak aurrera egiten du, eta geuk ere halaxe egin behar.
Ekintzaile handia izan zen Gurutzi. Azken egunera arte langile nekaezina bere buruarentzat; hauspo, akuilu eta eredu berarekin lan egin genuenentzat. Aitzindaria arlo askotan; gizonen artean adore, ahalegin eta esfortzu handiz kulturaren munduan bere lekutxoa egiten jakin zuena. (gehiago…)