Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Txomin Bereziartua labayrutarron akorduan

0

Txomin Bereziartua joan da, gizon aurrerakoia, sortzailea, asmatzailea, argia eta behargina. Labayru Fundazioa sortzen lagundu ebala gogoratuko dogu. Eta geroko aldi guztian erakundearen ondoan egon da, ahal dan guztian laguntzen. Hori aitortu jakon 2017an Ohorezko Laguntzaile izendatu ebanean Artezkaritzak.

 (gehiago…)

Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana

0

Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana izeneko liburua aurkeztu dogu Larrabetzun 2023ko martiaren 17an.

Baserria euskal kulturaren zutabe eta ardatzetako bat da, euskereagaz batera: oinarrizko gizarte-erakundea da, bizimodua eta lana batzen dituana, eta mendez mende personei identidadea emon deutsiena.

 (gehiago…)

Bilboko Udaleko Euskararen Aholku Batzordearen bilera

0

Pasa dan martiaren 16an, Bilboko Udaleko Euskararen Aholku Batzordearen bilera egin zan, agintaldi honetako azkena. Saioan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru zalarik, Labayru Fundazioaren izenean, Jokin Gorozikak hartu eban parte.

 (gehiago…)