Etnografia atalak

~

Arratiako tranbiari dedikatutako aurreko artikuluan [Ikus Arratiako tranbia: bizitza tradizionaletik modernitaterako bidaia (2)], Bizkaiko iraultza industrialaren garaian gure inguruan ziren espazio desberdinetan jarri genuen arreta —tradizionalak izan, modernoak ala eraldaketa handien mende egon—, garai hartako testuinguru sozialaren eta bizimoduaren alderdi nabarmenenak azaleratzeko asmoz. Horri esker, Arratiako tranbiaren barruan bizi izan zen giroa islatu eta horren erretratu labur bat egin ahal izan genuen. (gehiago…)

Apenas bi orduko ibilbidea, 20 km/orduko gehiengo abiaduran, nahikoa zen edozein gizakiren bizitzan funtsezkoak diren bi kontzepturen pertzepzioa aldatzeko: espazioa eta denbora. Historia hau 1899an hasi eta 1964an amaitu zen. (gehiago…)

Aspaldikoa da, Euskal Herrian, etxeei izena ipintzeko ohitura, eta sarri askotan, etxekoek etxearen izena hartu izan dute abizentzat; izan ere, ‘etxe’ hitza jario handiko iturria izan da euskal deiturak osatzean. (gehiago…)

Aratusteetako tostadak. Josu Larrinaga Zugadi.

Bizkaian[1] elkarrizketatu ditugun pertsonen testigantzek XIX. eta XX. mendeen arteko garaira garamatzate, Inauteri tradizionalen (Karnabalak, Aratusteak, Carnestolendas…) garrantziak eta ospeak hainbat gorabehera (gatazka belikoak, diktadurak, aldaketa ideologikoak, zentsura zibilak eta elizakoak…) izan zuten urteetara, alegia. Dakigunez, jai-ospakizun finkoak eta data aldakorrak (Pazkoko lehen ilargi berriak baldintzatuak) uztartzen ditu Inauteri-aldiak, Gabonetako zikloaren eta Aste Santuko berrogeialdiaren artean betiere. (gehiago…)