Etnografia atalak

~
0

Eguen Zuri eguneko eske-erronda. Berriz (Bizkaia), 2015. Igone Etxebarria. Labayru Fundazioa Argazki Artxiboa.

Eguen Zuri aratuste-domekaren aurreko eguena da; edo nahiago bada, Basaratoste-egunaren hurrengoa. Ospakizun bi hauekin ematen zaio hasiera aratuste-aldiari Bizkaian.

Basaratoste deritzon osteratxoak eremu zabalagoa hartu izan badu ere, Eguen Zuri delakoa Durango eta Oiz aldeko herrietara eta Arrankudiaga ingurura mugatzen da. Resurrección M.ª de Azkueren esanetan, XX. mendearen hasierarako ematen da galdutzat Oizeko iparraldean; Durangaldean, ostera, gaur arte iraun du. Zenbait herritan, urte batzuetan ahaztuta egon eta gero, 1980ko hamarkadan berreskuratu eta biziberritu zen eske-egun hau. (gehiago…)

0

Erromeria Aiko taldearekin. Iñaki de Andrés.

Bilboko Santiago Plaza. Hilaren azken larunbata. Iluntzeko 21:00ak. Aspaldiko ohiturari jarraituz, erromeria egingo litzateke Bilboko txoko xarmagarri honetan, inguratu gaituen ditxosozko izurritearengatik ez balitz. Eta, egingo balitz, zer pentsatuko luke gure ehun urteko amonak plaza erdian jarriko bagenu? Segur aski gozatu egingo luke hainbeste jendea dantzan ikusita, baina gai izango litzateke haiekin batera dantzatzeko? Ez dut uste. Agian, gaztaroko hirian ez dagoela ondorioztatuko luke, beste leku batean baizik. Eta arrazoia luke. Hau ez da gaztaroan ezagutu zuen Bilbo. Hiribildua aldatu egin da, baita hiritarren dantzatzeko era eta plazetan entzuten den musika errepertorioa ere. Horretaz arituko gara, hain justu, lerro hauetan. (gehiago…)

0

Pazko loratua Lanestosan (Bizkaia). Josu Larrinaga Zugadi.

Duela aste batzuk, gizakiak gizarte tradizionalean duen bizi-zikloaz arduratu ginen [Ikus Bizitzaren zikloa]; oraingo honetan, berriz, urteko lanegunak eta jaiegunak denbora kronologikoaren transmisio-gurpilean kokatzen saiatuko gara.

Jakina da gizakia egitura geografikoaren, gizarte-testuinguruaren eta historiaren bilakaeraren eraginpean dagoela. Halaber, badakigu baita ere, dela laneguna, dela jaieguna, eguneroko denbora-zikloan egiten diren jarduera pertsonal edo kolektibo guztiak arrakastaren bidea errazten diguten zenbait erritualez janzten direla. Eta aurrekoan esan genuenez, pentsaera tradizionalak ziklikotzat dituen prozesu horiek behin eta berriz errepikatzen dira eta belaunaldiz belaunaldi gauzatu eta transmititzen diren erregulartasun-adierazle edo konstante jakin batzuei josita daude. (gehiago…)

0

Luis Manuel Peña.

Urteko azken lau hilak ditugu hizpide honako honetan. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1) eta Urteko hilak euskaraz (2)]

Irail. Hona hemen ‘ira-hila edo -ilargia’, ira + (h)il, leku batzuetan garoil deitua, garo + (h)il, horixe berori adierazteko. Buruil forma jakingarria ere badugu. Iritzi ugari dago hitz horren inguruan, buru lehen osagaiak bai ‘burua edo hasiera’, bai ‘errematea edo amaiera’ esan nahi baitu. Horregatik, batzuek, esaterako Vinsonek, euskal nekazarien egutegi zaharraren lehen hiltzat jotzen dute iraila, eta beste batzuek, berriz, hala nola Wagnerrek, Campiónek edo Caro Barojak berak, azkentzat. Horren interpretazio desberdinak ulertze aldera, Caro Barojaren hitzak berreskuratuko ditugu: “bistakoa da hasiera batean hil batzuk ez zetozela bat egutegi latindarraren hilekin”. (gehiago…)