Etnografia atalak

~
0

Jairo Castillo. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Ekin diezaiogun urteko hilek euskaraz hartzen dituzten izenen berrikusketa etnolinguistiko xume honi. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1)]

Apiril. Latinezko Aprῑlis izenetik datorkigu, eta ‘Afroditaren hila’ (grekozko Aphrôtik) edo ‘loreak irekitzen diren hila’ (latinezko aperῑre ‘ireki’) esan nahi du. Jorrail forma ere interesgarria da izan, ‘jorra-hila edo -ilargia’ adierazteko, Caro Barojak dioskunez, sasoi honetako jorratze-lanekin lotua. Eta beste bat aipatzearren, opail nabarmenduko dugu, hil honetan egin ohi ziren opari edo eskaintzak (opa izan/egin + (h)il) edota opilak (opilogi + bil, hau da, ‘ogi biribil’) oinarritzat jota, Caro Barojaren arabera. (gehiago…)

0

Luis Manuel Peña.

Abagune eder hau baliatu nahi genuke urteko hilek dituzten izenak berrikusteko; izan ere, Euskaltzaindiak euskara estandarrerako finkatutako hamabi formez gain, badira jatorri eta bilakaera desberdinetako beste hainbat ere, informazio etnolinguistiko eta etnografiko ugari eskaintzen digutenak, gure arbasoen pentsaera hobeto ezagutu ahal izateko. (gehiago…)

0

Ziortza Artabe Etxebarria. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Ez da intxaur-saltsa bako Gabonik egon gurean. Larrabetzuko (Bizkaia) amama Julik urte guztietan egiten eban, hutsik be egin barik. Hondino be akorduan daukat, umetan, Gabonak bueltan baserrira sartu eta intxaurrak apurtzen ikusten nebanekoa. Ez dot egundo be ahaztuko.

Batez be Bizkaiko eta Gipuzkoako etxe askotan, negu guztian egin izan da, inguruko basoetan intxaur asko egoten zan-eta. Gainera, plater sendoa zan, apropos-aproposa neguaren hotzean barruak berotzeko; erako tripa betegarria. (gehiago…)

Egunsentitik ilunabarrera, 1891. Henry Peach Robinson. Posta-txartela. Autorearen artxibo pertsonala.

Badakigu gizakiari egitura geografikoak, gizarte-testuinguruak eta historiaren bilakaerak eragiten diotena. Dela laneguna, dela jaieguna, eguneroko denbora-zikloan egiten diren jarduera pertsonal edo kolektibo guztiak arrakastaren bidea errazten diguten zenbait erritualez janzten dira. Are gehiago, pentsaera tradizionalak ziklikotzat ditu prozesu horiek: behin eta berriz errepikatzen dira eta belaunaldiz belaunaldi gauzatu eta transmititzen diren erregulartasun-adierazle edo konstante jakin batzuei josita daude. (gehiago…)