Etnografia atalak

~
0

Egilea: Fernando Hualde

Maiatzeko azken astea, ekaineko lehen hamabostaldia…, larreak nola dauden, udaberria nola doan… horien mende dago guztia; baina, dena den, horixe da Errege Bardea utzi eta, rasa ardiekin, mila urtetik gorako Erronkariarren Errege Abelbideari ekiteko unea, Erronkaribarko goi-mendietako larreen bila. Iaz, eta duela bost urte, eta duela ehun urte, eta duela mila urte baino gehiago egin zen bezalaxe. Mila urtetik gorako tradizioa da, eta erronkariarrek borrokarako kemenari esker ondo irabazitako eskubidea; izan ere, artzainak izan ziren bake garaian, baina soldaduak gerra zenean, eta ez alferrik. Gerlarako adore horrek bihurtu zituen 882an Errege Bardearen lehen gozatzaile eta jabekide, Antso Gartzez erregearen erabakiz, zehazki.

 (gehiago…)

0

José Arrueren margolana. Iturria: Labayru Fundazioaren argazkia artxiboa.

Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia (Euskal Editoreen Elkartea, Klasikoak. Donostia, 1990. Maria Jose Olaziregiren edizioa. 110-111 or. Ortografia eguneratu egin dut irakurketa erraztearren.) liburuan Juan Ignazio Iztuetak Hilario izeneko danbolina aipatzen du. Haren iritziz, garai hartan ugaldu ziren danbolin harroen eredua zen Hilario. Danbolin horiek, jotzaile oso onak izanagatik, Gipuzkoako antzinako dantzen galera eta bazterketaren erantzule nagusiak ziren, tradiziozko doinuei zieten ezaxola eta destainarengatik. Hilario danbolin hori agertzen den atalak, honelakoa du izenburua: Gipuzkoako dantzari prestuak beren sorterriko dantza oniritzietan ibilteari zergatik utzi izan dioten. Eta tankera horretako danbolinei leporatzen die dantza hauekiko utzikeria.

 (gehiago…)

0

Argazkia: Nasapuntakoa Karmengo jaietan; Armintza, 2012. Egilea: Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Landareek eta zuhaitzek presentzia handi eta etengabea izan dute nekazari-gizarte tradizionaletan. Bereziki, izaera esanguratsua eta kutsu komunitario edo profilaktiko bizia duten zuhaitzek. Horiek udaberriko sasoian, balizko uztaren babesleak dira; eta uda garaian, berriz, beren presentzia bereziak agerian uzten edo gauzatzen duen uzta-biltze arrakastatsuaren oroigarri izan daitezke. Testuinguruotan, maiatzeko arbola edo jai-arbola deiturikoak (San Joaneko zuhaitza edo makala, Donienatxa, etab.) ohikoak izan dira eta izaten dira.

 (gehiago…)

0

Ondare bilketa Tuteran. Iturria: Labrit Ondarea.

Ijitoak, buhameak, tziganoak, erromaniak. Euskal Herriko jendartearen parte aspaldidanik. Baina zenbat dakigu komunitate honen historiari eta kulturari buruz? Labrit Ondareak Gaz-Kaló Ijito Elkarteen Federazioaren mandatuz Nafarroa Garaian egindako ahozko memoriaren bilketatik ateratako testigantzez harilkatutako paragrafoak dira ondorengoak, alteritatearen gaia etnografiaren agorara ekarri eta ijito komunitateak bizi duen ikusgarritasun ezaren aurka antropologiatik aletxo bat jartzeko.

 (gehiago…)