Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

BAMeko irakasle barrien graduazinoa

0

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan 2024an gradua amaitu daben ikasleen graduazino ekitaldia ospatu da urriaren 4an Euskalduna jauregian. Gazte talde ederra hemendik aurrera umeen irakasle izateko prest. Graduazinoa ikasle egoeratik lanean hasteko sasoira igarotzea da berez. Kasuan-kasuan ikasleok ikasten jarraitu edo bestelako bidea hartuko dabe, baina berez beharren hasteko gai dira, eta batzuk hasita dagoz, hatan be. (gehiago…)

Agur Martzel Andrinua eta Luis Baraiazarra

0

Egun berean, urriaren 7an, joan jakuz euskaltzale bizkaitar handi bi, Martzel Andrinua eta Luis Baraiazarra. Biak fraileak, pasiotarra lehenengoa, karmeldarra bigarrena; biak euskaltzale amorratuak, biak bertsozaleak. (gehiago…)

Euskera irakasten Otxarkoaga Lanbide Heziketako ikastetxean

0

Ikasturte honetan euskerako eskolak emongo doguz Otxarkoaga Lanbide Heziketako ikastetxean, eskoleak berak eskatuta. HABEk diseinautako AISA metodologiako ikasketak izango dira, batez be beste jatorri bateko ikasleei, egundo euskereagaz zerikusirik euki ez dabenei zuzenduta. Beraz, oinarri-oinarrizko euskera praktikoa ikastea izango da helburua. (gehiago…)