Ikasturte barria hasteko, Colon de Larreategin daukagun egoitza barriztau egin dogu. Alde batetik etxea osorik pintau dogu, bestetik gelen erabilerak aldatu eta egokitu egin ditugu, eta azkenik ikasgelak atondu edo apaindu. (gehiago…)
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
Ikasturte barria hasteko, Colon de Larreategin daukagun egoitza barriztau egin dogu. Alde batetik etxea osorik pintau dogu, bestetik gelen erabilerak aldatu eta egokitu egin ditugu, eta azkenik ikasgelak atondu edo apaindu. (gehiago…)
Irailaren 20an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak EHUko udako ikastaroan parte hartu eben Zerainen. Ikastaroaren gaiak “Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak” izan zan. Herri txikien etorkizunari begira, etxeek landa eremuan ze ezaugarri behar dabezan, herri-bizitzaren eta komunidadearen ikuspegitik batez be. (gehiago…)
Udabarri aldean Zaldibarko udalak euskera zerbitzurako teknikaria kontratatzeko deialdia egin eta gero, Labayruk atera dau zerbitzua. Uztaila amaieran hasita, gure teknikari batek egiten ditu udaleko euskera zerbitzuko hainbat zeregin. Naia Mendizabalek hartu dau ardura hori, astean behin bertara joanda. (gehiago…)