Katalogora sarrera: Ander Manterola Euskal Biblioteka online
Euskal Biblioteka Labayru Fundazioaren jatorrizko proiektua da. Euskal gaiekin lotutako liburutegi zabala da, ikerkuntzarako ezinbestekoa dana. Euskal kulturarekin zerikusia daukien liburuak dagoz bertan, edozein hizkuntzatan idatzita eta gai askotakoak: literatura, linguistika, zuzenbidea, historia, etnografia, geografia, musika…
Euskal Biblioteka izenagaz sortu zana, gaur egun dokumentazino-zentro integrala da, euskarri mota guztietako dokumentuak gordeten ditualako. Liburuetan 62.706 monografia ditu, batzuk beste inon ez dagozanak; hemeroteka moduan onenetakoa da gure inguruan; gainerako paper xumeetan be ugaria da, liburuxkak (13.104), kartelak (ia 90.000), mapak eta beste edozer dala. Argazki-artxibo ikaragarria be badauka: antxinako argazki zein postalak, 16.000, eta gaur egungo argazkiak, 140.000 baino gehiago. Ikus-entzutekoen artean, audio eta bideo grabazino asko eta asko gordeten ditu, ondareagaz eta etnografiagaz lotutakoak asko, herri literatura batzeko ahaleginetakoak beste asko, eta osterantzekoak (ekitaldiak, gizarteko ekintzak…). Horreen artean aitatzekoak dira kultur ondareko 1797 bideo, ahozko artxiboko 508 audio eta Batarrita artxiboaren 1636 DVD.
Gehiena katalogauta dago, eta katalogoa sarean ikusgai dago, gura dauenak edozein lekutatik konsultau ahal izateko.
Euskal Bibliotekak beste liburutegi batzukaz batera lan egiten dau, materialak trukatzeko, bildumak osotzeko eta orokorrean informazinoa alkartzeko.
Eusko Jaurlaritzak erreferentziako liburutegitzat izentauta dauka.
Argibideetarako: euskalbiblioteka@labayru.eus