Eleketan programa

Euskal kulturearen transmisinoa

Eleketan programeak euskal kulturea zabaltzeko helburua dauka. Tailerren bitartez lantzen da eta 3 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Egitasmo honegaz gure kultura modu ludikoan ezagutzea eta transmititzea nahi da, gazteek euskereagaz eta euskal kultureagaz lotura emozionala euki dagien.

Eleketan programaren katalogoa ikusi


Euskal kulturearen transmisinoa gaztetxuen artean oso garrantzitsua da. Horretarako, kultura ezagutu ezeze, bizi egin behar da, bizipen moduan norberaren emozinoen memorian gordeteko.

Hainbat gai eskaintzen dira: hizkuntzagaz lotutakoak (ipuina sortu, irrati-saioa egin, euskeraren aldaerak…), jatekoakaz (taloa, ogia, gaztaia, …), jolasak (herri-kirolak, plazako jolasak, zotz egiteko formulak…), urteko zikloko jaiei buruzkoak (aratusteak han eta hemen, Gabonak, sanjuanak…), lanbideak (artzaintza, nekazaritza, egurra lantzen, …), kantu-dantzak, eta abar.

Tailerrak beti dauka azalpen, argibide edo edukiren bat hasteko eta alderdi praktikoa gero: jolasa, eskulana, lehiaketa, ariketa praktikoa… beti be giro ludikoan egitekoa.

Tailer bakotxean gai bat lantzen da, ordu eta erdiko saioan. Gaiaren arabera formatua ezbardina da: erakustaldia, hitzaldia, jarduera, eskulana, jokoa… Beste baldintza bat da hartzaileen adina, adinaren arabera egokitzen dira bai edukia bai jarduera.

Tailerrak eskola barruan nahiz eskolaz kanpoko jarduera moduan egiten dira. Liburutegietan, alkarte eta udal jarduera modura, ume, gazte zein helduentzat.

Tailerrak soltean zein multzoan programau daitekez. Galdetu bakotxerako ze baliabide-baldintza behar diran.

Argibideetarako informazinoa eskatu: 94 443 76 84, erabilera@labayru.eus.

Begoñazpi Ikastolak bere esperientziaren barri emon dau bideo honetan: