Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra

Erakunde, enpresa nahiz norbanakoei itzulpenak egiteko eskaintza daukagu. Testuak zuzentzea da beste zeregin bat. Euskerara itzulpenak, bai batuaz bai bizkaieraz egiten ditugu, eskariaren arabera.

Itzulpen-zerbitzua indartsua eta aspaldikoa da Labayru Fundazioan. Kanpoko enpresa eta erakundeei eskaintzen jake eta honezkero ehunetik gora bezero daukaguz. Gaztelania-euskera eta euskera-gaztelania da eskaririk gehien sortzen dauena, baina gure inguruko hizkuntzetan be egiten ditugu itzulpenak.

Zerbitzu honen bitartez, arlo guztietako itzulpenak eta zuzenketak egiteko aukerea eskaintzen dogu: administrazinoa, hitzarmenak, itzulpen literarioak, ikus-entzunezkoak, gidak, korrespondentzia, aktak, araudiak, txostenak, artikuluak, hezkuntza-arloko testuak, katalogoak, programak, publizidadea…

Itzultzaileek, itzulpenak ezeze, euren lanaren ganeko ikerketa egin eta itzulpen-eskolak emoten ditue. Bi dira arlo honetan eskaintzen dituen ikastaro nagusiak: “Itzulpengintza ikastaroa online (1. maila)” eta “Itzulpengintza ikastaroa (2. maila)”. 1. mailakoan, gaztelaniatik euskerara itzultzen hasteko oinarriak lantzen dira, eta online emoten da. 2. mailakoa, ostera, aurrez aurrekoa da, eta zapatuetan izaten da. Itzulpen zientifiko-teknikoak, administratiboak eta literarioak lantzen dira, besteak beste, bai eta interpretazinoa be.