Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu
Herri ondareak eguneroko bizimoduaren barri emoten dau. Materiala izan ez arren, ondarea da, eta ez dogu galtzen itxi behar. Horretarako, unidade didaktikoak, bideoak, sarerako material didaktikoa edo entretenigarriak sortzen ditugu, transmisino hori etxe guztietara heldu daiten. Berbak, esamoldeak, ipuinak, kantuak, ohiturak, bizimoduak… izango dira oinarria.
- Bideoak ikusteko: Labayruren Youtubeko kanala
- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa: atlasetnografico.labayru.eus
- Etnografia bloga: labayru.eus/etnografia-atalak
Etxeko transmisinoa honezkero aldatuta dago; hori dala-ta, bizimodu horretan egiten diran aldaketen barri euki daigun, garrantzitsua da belaunaldi bakotxaren bizipenak jasotzea eta hurrengo belaunaldietakoei zabaltzea. Nondik gatozan ulertzeko, gure aurrekoei entzun behar deutsegu, eta hori gaurko bitartekoakaz eskaini.
Umeek gurasoen, aitita-amamen bizimoduaz jabetzeko, etxean ezeze eskolan be behar dabe horren barri euki. Horretarako, lekukoei informazinoa batu, irudi erakargarriakaz hornidu, eta eskolako curriculumean txertatzeko moduan atonduta gizarteratzea ezinbestekoa dogu.
Eskolatik kanpora beste horrenbeste esan daiteke. Argitalpenen bitartez, ibilbideak egiteko bideoen bitartez, lekuan lekuko ondarearen barri emoteko bide barriak eten barik bilatzen goaz.