Tag: Adolfo Arejita

0

Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.

Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)

0
Foto: Euskaltzaindia.

Ekainaren 1ean Donostian egin dabe “Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak” izeneko jardunaldia, Euskaltzaindiak eta Ezkerraberri Fundazioak eratuta. (gehiago…)

0

Sareak dira gaur egun gure barriak eta edukiak argitaratzeko bide bat. Hizkuntza, lexikografia eta herri ondareko gaiak agertzen ditugu astean-astean. “Ahozko euskera hobetzen” izeneko atalean, euskera hobeto erabilteko oharrak egiten ditu Adolfo Arejitak. Izan be, Bizkaia Irratiko “Lau haizetara” saioaren barruan, eguenetan tarte baten kolaboretan dau ahozko hizkuntzari buruzko oharrak eginez. Horreek gero sareetan argitaratzen ditugu.

Normalean harrera ona izaten dabe tarteok, baina horreetariko batek aparteko arrakasta euki dau, “Eskerrik” berbearen erabilerari jagokona. 132 bider partekatu da geure Facebook-eko sarreratik, kontuan hartu barik zenbat aldiz biderkatu dan. Interesa sortu dau antza. Hemen daukazue entzungai. Ahozko euskera hobetzen.

Beste eduki mota bat herri ondareari buruzkoa da. Dala herrietako ondarea, dala urteko jai seinaladuen ganekoa… Kasu honetan, Mungiako Eusebia Duoren bideo-txatal bat argitaratu dogu, kukuaren ganean berbaz, eta hori be hainbeste jenterengana heldu da, hainbat ikustaldi izan ditu eta partekatzeak be antzeko beste bideoak baino askoz gehiago. hemen dozue ikusgai. Eusebia Duo kukuari buruz.

0

Hil honetan hasi da, urriaren 20an, Adolfo Arejita astean behin Bizkaia Irratian euskera zuzena erabilteko estilo-oharrak egiten.

Euskera jatorra, zuzena, egokia erabilteko oharrak izango dira. Gure inguruan zabal-zabal dabilzan erabilera badaezpadakoak eta kalkoak alboratu eta euskaldunek erabili izan dabezan forma ohikoagoak zeintzuk diran jajiteko erabiliko dau Adolfo Arejitak “Lau haizetara” saioko tartea. Estilo oharrak izango dira, eta batez be ahozko hizkerara lotuak, ahozko erregistroa eta idatzizkoa ezbardinak dira eta. (gehiago…)