Ahozko literatura gai hartuta goiz osoko saioa eratu eban Labayru Fundazioak apirilaren 8an Bilbon. Saio horretan zati bi izan ziran. Lehenengo zatian Jabier Kalzakortak aurkeztuta, Jesus Antonio Cidek “Raptores marinos en la balada europea y en la balada vasca” izeneko hitzaldia egin eban. Hainbat herri eta hizkuntzatako lekukotasunak erabiliz, gai unibersal horren barri zehatza emon eban. (gehiago…)
Ahozko literatura gai hartuta, jardunaldia eratu dau Labayru Fundazioak apirilaren 7 eta 8an. Hasteko Jabier Kalzakortaren eta Maddi Oihenarten saioa gozatu eben Rekalde aretora hurreratu ziran ehun eta hogei lagunek.