Egunotan gazteen hizkera hobetzeko podcasten audioak grabetan ibili gara. Ziortza Artabek zuzendutako taldeak alkarrizketak sortu eta ostean, ahotsak ipinteko ordua etorri da. Sharif eta Peruren arteko alkarrizketetan, gazteei ardura eta eragiten deutsiezan gaiak tratetan dira. Eurak euskeraz erabilteko moduko esakuneakaz, ganera.
(gehiago…)Aitziber Argiarrok, Labayru Fundazioko teknikariak, Euskaraldiaren barri emon dau Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan azaroaren 10ean. Aurkezpen berean, Izaskun Urien Azpitartek, Giza Baliabideen zuzendariak, emon ditu bertakoentzako Euskaraldiaren ganeko barri batzuk.
Aitziberren aurkezpenean, Euskaraldia zer dan, Ahobizi eta Belarriprest izatea zer dan, aurreko edizinoko datuak, aurtengo barrikuntzak zeintzuk diran, ariguneak zer diran eta abar azaldu zituan.
Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herri osoko herri, enpresa eta administrazioetan. Segurtasun Sailean be izena emoteko aukera dago eta ariguneetan antolatzeko.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.