Azaroaren 18an, Akaitze Kamiruagak, orain urte batzuk hasitako ibilbideari jarraituta, Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurren daukan AS Fabrik egoitzan, hitzaldia emon deutsie Humanitate Digital Globalen graduan. (gehiago…)
Urriaren 30ean, Domu Santu jaiaren bueltan, Heriotza ohikuneei buruzko hitzaldia egin dau Akaitze Kamiruagak Markinan. Gaur egun dana Gau baltza bada be, oraintsu arte Domu Santu etxeko hildakoakaz lotuago egon da. Eta hildako horreen inguruan, etxean baten bat hil orduan XX. mendean egiten izan diran erritu edo ohikuneak gogoratu ditu Akaitzek. (gehiago…)
Urriaren 11n San Mamesen “Emakumeak Athletic Cluben: Itzaletik argira” erakusketaren inaugurazioa egin da. Bertan parte hartu dabe Nerea Ortiz Athletic Clubeko presidenteordeak; Leixuri Arraizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak; eta Asier Arrate AC Museoko arduradunak. (gehiago…)