Geu be bagara itsasoa lanak interesa sortu dau gizartean. Oraingoan Akaitze Kamiruaga egileak Bermeon parte hartu dau hitzaldi baten. Izan be, Arrantzaleen Museoak 75 urte bete dituala-ta, hitzaldi zikloa eratu dabe itsasoagaz eta arrantzagaz lotuta hainbat gai tratatzeko. Maiatzaren 25ean Akaitzek andrazkoek arrantzaren inguruan bete dabezan lanbideak erabili dau gaitzat.
Aurreko lau urteetan egin izan dauan moduan, aurten be Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon deutse EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako bigarren mailako ikasleei.
Ikasleok euren jaioterrietako kultura ondareko arloren bat aukeratu eta ikusentzunezkoa landu behar dabe. Euskal Herriko kultura ondarea hain aberatsa izanik asko eta asko dira jorratu daitekezan gaiak; eta hitzaldiak, azaletik baino ez bada be, gai horretan murgiltzeko aukera emoten deutse.
(gehiago…)Aurten be ikasturtearen hasieragaz, Akaitze Kamiruagak Leioako Irakasle Eskolan aurkezpena egin dau herri ondareari buruz. Berrehun ikasletik gora egon dira hitzaldian. Izan be, eskolaren bitartez herri-ondarearen transmisinoa egitea ezinbestekoa da.
Horretarako, Magisterioko ikasleek eurek jakin behar dabe zer dan ondarea, ondare horren barri non hartu, umeei transmititzeko ze baliabide dagozan eta, zertan esanik ez, eurek transmisino horretan ze garrantzia dauken.
Labayrun orain arte arlo honetan egindako lanak, materialak eta bitartekoak eskaini jakezan, ibilbide horretan kontuan hartzeko.
Ikasleen aldetik interesa agertu zan, gaia barri-barria egin jaken eta.
Hil honetan Onda Vasca irratian asteko saio bat egiten hasi gara etnografiako gaiei buruz. Hemendik aurrera, eguenetan eguerdiko 12:00ak inguruan, Labayru Fundazioan landutako etnografia eta ondareko gaiak azalduko ditu lau laguneko taldeak txandaka. Gaiok batzutan egutegiko jai-ospakizunen ingurukoak izango dira, eta beste batzuetan orokorrak.
Lehenengo saioa Akaitze Kamiruagak egin dau sarrera antzera. Hemen audioa.
Bigarrenean Luis Manuel Peñak Inauterien ganean berba egin dau, Eguen Zuri egunez suertau da eta.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.