Urriaren 5-6an, I Kultur Ondare Materiagabeari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Iruñean, Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrak antolatuta. Komunikazinoak aurkezteko, hiru ikuspuntu proposatu ziran: ikerketa, artxiboa eta transmisinoa. Guk Kongresuan komunikazino bi aurkeztu doguz. (gehiago…)
Joan dan irailaren 20an, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon dau Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Hitzaldian kultura ondareari buruzko azalpen orokorrak emon ditu: kultura ondarea zer dan, kultura ondare motak, ondare material eta immaterialaren ezaugarriak eta baldintzak… (gehiago…)
Aratusteak joan dira, baina gaur egun Garizuma hasita gero be oihartzunak jarraitu egiten dau.
Barikuan, martiaren 10ean, Markinako Garaian alkarteak eratuta emon eban Akaitze Kamiruagak hitzaldia Bizkaiko aratusteei buruz Uhagon kulturunean.
Bizkaian hainbat herritan egiten dira Aratuste bereziak, tartean Markinan bertan. Herriko bereizgarriak Hartza, edo bertan esaten deutsien moduan ‘Otsoa’, eta eguneko zahagi-dantza dira. Baina guk geure-geuretzat ditugun ezaugarriok beste leku askotan be antzeko itxuran agertzen dira.
Hori dana aitatu dau Akaitzek hitzaldian eta bai gustura hartu be bertara hurreratu diranak.