Alberto Onaindia zanaren funtsa Labayruko Euskal Bibliotekan dago aspalditik. Orain haren lobeak, Miren Onaindiak, etxean aurkitutako beste material batzuk emon ditu.
Alberto Onaindia zana gogoan hartu dabe Bidebarrietako liburutegian mahai-inguru baten maiatzaren 24an, Unesco Etxeak eratuta aurrendari nazinoartekoenak ezagun bihurtu guran. Ruper Ormaza moderadore, eta Adolfo Arejita, Iñaki Goiogana eta Koldo Ordozgoiti hizlari dirala, haren biografia, ekarpen historikoa eta artxiboa gai hartu eta hainbat jakingarri garandu dabez: bizitzako ibilaldiak, abade betekizunek nora eroan eben, Agirre lehendakariaren aholkulari zala egindakoak, nazinoartean euki ebazan gorengo mailako hartu-emonak, irrati-gizon aurreratua…
Hiru hizlariok jakitun-jakitunak dira gai horretan eta guztiz interesgarria izan zan saioa. Koldo Ordozgoitik, gainera, irrati-tarteak entzuteko ekarri zituan. Alberto Onaindiaren ahotsa zuzenean entzutea zirraragarria izan zan. (gehiago…)