Otsailaren 25ean Ander Manterola alkarrizketatu dabe Onda Vasca irratian. Javier Vizcaino kazetariak gidatzen dauen ‘Líderes de nuestra cultura’ saioaren barruan, ordubeteko barriketaldia egin dabe. Saioaren helburua da kulturaren arlotik gure herriko gidari izan diranak goraipatzea. Oraingoan, Ander Manterolak etnografian eta kulturan orokorrean egindako lana ekarri dabe gogora.
Labayru Fundazioak orain urte batzuk haren biografia bat argitaratu eban, Zeanuritik Euskal Herrira izenekoa, eta hori be gogora ekarriko dogu.
Ikasturtea hasteagaz batera Ander Manterolak urte hasierako eskolea emon dau Arantzazuko Artzain Eskolan urriaren 2an. Euskal Herriko Atalas Etnografikoan ale bat artzaintzari buruzkoa da. Jakintza hori oinarri hartuta, hainbat gai erabili ditu: artzaintzak gizartean ze leku euki izan dauan eta daukan, lan egiteko moduak, zereginak, ohiturak, siniskerak…
Aurten 10 ikasle hasi dira Artzain-Eskolan, gaur egun lanbide horretan jakin beharreko hainbat gai ikasteko: osasun arlokoak, gestinoak, ekonomiakoak…
Bizkaiko Eleizbarrutiko abade eta gotzainek abadetzako urteurrena ospatu dabe ekainaren 8an Begoñan. Batzuk 60 urte, beste batzuk 50 eta beste batzuk 25 bete dabez abadetzan. 60 urte betetakoen artean izan dira Juan Mari Uriarte gotzaina eta Ander Manterola, biak Labayru Fundazioaren sorreran eta ibilbidean ezinbestekoak.
Hasteko Juan Mari Uriartek hitzaldia egin dau, “abadetza gaurko kulturan zelan bizi” gaitzat hartuta. Gure artean eta mundu mailan kulturak gaur egun ze ezaugarri eta baldintza dituan garandu dau lehenengo, eta testuinguru horretan ebanjelioa zelan zabaldu aitatu dau bigarren partean.
Horren ostean, meza santua ospatu dabe, 70 bat abadek. Ricardo Blazquez Bilboko gotzain izandakoak be parte hartu dau bere abadetzako urrezko ezteguak ospatzeko.
Ander Manterolak hitzaldia egin dau Igorren errogatibei buruz, ekainaren 2an. Aretobete lagunen aurrean, errogatibak zer diran, ze lekutan egiten diran, eta Arratiako herrietan zelan egin izan diran azaldu eban. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.