Ander Manterola Begoñazpi ikastolan egon da otsailaren 23an, Batxillerreko 1 eta 2. mailako ikasleakaz. Joan dan urtean Ikastoleak Gazte Role Model saria emon eutsan Anderri, bizitza osoko ibilbidea saritzeko. Hori dala-ta, orain bere esperientziaren barri emon deutsie ikasleei.
Topaketa horretan Anderrek Labayruri buruz eta euskerari buruz egin dau berba ikasleakaz. Izan be, hitzaldia baino gehiago alkarrizketa egin dabe, ikasleen kezkak, galderak eta jakingurako gaiak erabili dabez eta.
Saioa txanda bitan egin da, eta guztiz interesgarria eta atsegina izan da.
Abenduaren 2an Zestoako bainuetxean Paco Garmendia zana gogoratu eben, heriotzaren urteurrenean. Cristina Zabala, Deustuko Unibersidadeko Soziologiako dekano ordea gidari dala, bost hizlarik parte hartu eben ekitaldian, Ander Manterola tartean dala (gehiago…)
Begoñazpi Ikastolak gizartean lan eta alkartasun baloreak zabaltzen eredu izan diran personen ibilbidea saritzen dau. Bederatzigarren edizino honetan Ander Manterola eta Eduardo Junquera aukeratu ditu epaimahaiak sarigai, bakotxak bere arloan gizarteari egindako ekarpenagaitik.
Ander Manterolaren kasuan, euskera eta etnografia arloetan euskal gizartearentzat egindako beharra nabarmendu dau epaimahaiak. Gizon eragina, erakunde-sortzailea, alkartasunean lan egindakoa dala hartu dabe kontuan.
Sari emotea azaroaren 14an izan da Begoñazpin bertan. Nestor Basterretxeak egindako ikurra emon eutsien Cristina Uriarte Hezkuntza eta Kultura sailburuak eta Mario Iceta Bilboko gotzainak. Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Koldo Narbaiza zinegotzia, Eleizbarrutiko ikastetxeetako ordezkariak eta beste arduradun eta lagun asko batu ziran ekitaldira.
Ikasturtea hasi da Gomiztegin, Arantzazuko Artzain Eskolan. Aurten be Ander Manterola konbidau dabe ikasle barriei agurreko eskolea edo hitzaldia emoteko. Irailaren 12an joan zan, aurten hamabosgarrenez.
Ikasleen artean aurten 11 mutil eta 3 neska hasi dira, guztira 14. Danak Euskal Herrikoak dira oraingoan, nafarrak 4, gipuzkoarrak 7, arabarrak 2 eta bizkaitar bat. Adinez, gehienak 21-30 urte bitartekoak dira, baina badira gazteagoak eta zaharragoak be.
Anderrek artzaintzaren ikuspegi etnografikoa erabili dau, Euskal Herriko artzaintza tradizionalean oinarrituta,
Nikolas Segurola eta Batis Otaegi arduradun direla, ikasketa praktikoak egiten dabez Gomiztegira doazen ikasleek.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.