Maiatzaren 24an, Labayru Fundaziora bisitan etorri dira Naiara Ardanaz, Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren arduraduna eta Etniker-Nafarroako burua; Anton Erkoreka, Euskal Herriko Unibersidadeko Medikuntzaren Goti Museoaren zuzendaria eta Etniker Bizkaia taldeko kidea; eta Enrique Aramburu, botikaria eta Plentziako Farmazia-Museoaren arduraduna. Bisitaldi horretan, Euskal Biblioteka ikusi eben, lan-batzarra egiteaz ganera.