Apuntes de Etnografía deritxan blogean gai barriak argitaratzen hasi gara irailagaz batera. Udako oporrak joanda, astero-astero, barikuetan, egiten dogun etnografia zabaltzeari ekin deutsagu barriro.
Ia hiru urte dira honezkero artikuluak astero argitara emoten dirana. Era askotako gaiak lantzen dira bertan, beti be modu dibulgatiboan, gure herri-jakintza ahalik eta gehien hedatzeko.
Gaztelaniaz eta ingelesez idazten da, eta sarean ikusi ezeze, harpidetu eta apunteok email bidez jasoteko bidea be badago. Iraileko lehenengo artikuluak “Medios de transporte en el caserío” dauka izenburua, eta Segundo Oar-Artetak sinatuta dator; Jaione Bilbaok ingeleseratu dau hau, “Means of transport on the farm“, baita aurrekoak be.