Athletic Fundazioak eta Labayruk alkarlanean egindako egitasmoa da Hamaika andra zurigorri izeneko dokumentala, Akaitze Kamiruagak zuzendua. Lan horren helburua andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakustea eta balioan jartzea da. Athleticen museoan jarritako “Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira” erakusketaren osagaietako bat da, hain zuzen be, “itzaletik argira” ekarteko.
Azaroaren 26an, Thinking Football Film Festivalaren barruan aurkeztu da Hamaika andra zurigorri dokumentala, BBK Gelan, Bilbon. Labayrutik Akaitze Kamiruagak, lanaren zuzendariak, aurkeztu eban, gure ondareko egitasmoen artean azken aldian andren lanbideak eta ekarpena agirira ekarteko kontestuaren barruan.
Aurtengo ondareko egitasmoen artean, andrak eta Athletic lotzen dituan ikusentzunezkoa nabarmenduko dogu. 70 minutuko filman andrak apurka-apurka futbolagaz eta Athleticegaz zerikusia daukien hainbat arlotan zelan sartzen joan diran jaso dau Akaitze Kamiruaga zuzendariak. Hona aurrerapen bat. (gehiago…)