Tag: baladak

0

Jabier Kaltzakortak euskal baladak zer diran erakusteko ekitaldia egin dabe Markinako udaletxean maiatzaren 10ean. Izan be, Udalak haren liburu bikotxa argitaratzen lagundu eban, eta orain herrian horren barri emoteko aukerea euki dabe.

Jabierrek Maddi Oihenart kantaria euki dau lagun, berak argibideak emon eta Mayik baladok kantuan emoteko.

Areto bete lagun batu dira, giro ederrean, gozatzen. Izan be, balada asko eta asko herri-kantu modura ezagunak ditugu, eta horri Jabierren jakituria gehitu ezkero, kantuok beste era batera jasoteko bidea emoten da.

0

Jabier Kalzakortak hitzaldia egin dau “Euskal balada historikoak” gaiari buruz Baionako Euskal Erakustokian otsailaren 21ean. Hitzaldi hau EKK (Euskal Kultur Erakundea) alkarteak antolatu dau “Euskal etnopolo” deitutako zikloaren barruan.

Jabier Kaltzakortak baladak daukien garrantzia eta edertasuna adierazi eban bere hitzaldian. Euskal baladen artean balada historikoak hartu zituen hizgai: “Bereterretxen khantorea”, “Egun bereko alharguntsa”, “Zaldiak eder zela”. (gehiago…)

0

Migel A. Elustondok alkarrizketa luzea egin deutso Berria egunkarirako Jabier Kalzakortari. Gaia: argitaratu barri dauan Euskal baladak doktore-tesiko liburukiak.

Hemen irakurgai.

0

Euskal baladak lana dala-ta, Juanra Madariaga idazleak Jabier Kalzakortagaz jardun dau, eta ikerketa-lan horren barri emoten dau Bilbao aldizkariaren barruan argitaratzen dan Pergola izeneko gehigarrian.

Irakurri artikulua.