Herri literaturaren ikertzaile handia dogu Jabier Kalzakorta. Oraintsu Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izeneko lan ikaragarria argitaratu dau liburuki bitan. Horren harira alkarrizketa luzea egin deutsie eitb.eus atarian.
Jabier Kalzakortak Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa lana aurkeztu dau. Unibersidaderako egindako tesi-lana da berez, eta hor batu ditu orain arte ezagutzen diran balada eta balada-zati guztiak. Bere helburua jatorriko iturrietara jo eta testuak zehatz eta manipulau barik emotea izan da.
Antonio Zavala zanaren lorratzetik, 75 balada-gai landu ditu. Bere ekarpenik handienetakoa da ezezagun ziran aldaerak gehitzea beste biltzaile batzuek egindako bildumetara. Etxe, kamara, korta, liburutegi, biltegi eta era guztietako gordelekuetan ibili da Euskal Herri osoan holangoen bila, eta bai topau be harribitxi zoragarriak. Berak esan dauen moduan, makinatxu bat pausu egin ditu ezer topau barik, baina kanturen bat aurkitu orduan, orduan bai poza.
Ahoz lehenago kantatzen ziran, eta orain dala 30-40 urte batzen ziran baladak hondino. Gaur egun guztiz aldenduta dagoz memoriatik, kantari ezagunen bitartez ezagutzen ditugunak izan ezik.
Aurrerantzean erreferentziako lana izango da hau, euskal herri-literatura ezagutu edo landu gura dauen edozeinentzat.
Labayru Fundazioak argitaratu ditu liburukiok, BBK Fundazioaren eta Markinako Udalaren laguntzaz.
Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izenburuagaz argitaratu barri dau Labayru Fundazioak Jabier Kalzakortaren tesi-lana. Liburuki bi dira, 1.500 orri ia, 75 balada-gai bederatzi ataletan, 5.000 aldaeratik gora. Lan honek mugarria ezarriko dau ahozko literaturako corpusetan, aurretik Resurreción Mª Azkuek eta Antonio Zavalak egin eben moduan. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.