Bedian jai giroan herriginen dauka izenburua Bediako udalarentzat egin dogun azkenengo lanak. Abenduaren 3an, Euskerearen egunean, aurkeztu dau liburua bertan Igone Etxebarria egileak.
Herria ezagutzeko, bertako ondarearen barri eukiteko, egindako lana da hau. Oingoan jaien ganean jardun dogu, urteko zikloa kontuan hartuta.
Europako Ondarearen jardunaldien barruan, Bedian Arratiako tranbiari erreparau deutsie, izan be, aurtengo gaiak komunikazino-bideak hartu ditu gogoan.
Tranbiak Bedia zeharkatzen eban Lemoa eta Bilbo bitartean. Baina ez tranbiak bakarrik, trena be aspaldikoa da Bedian. Jardunaldien programaren barruan, udalak eratuta, ibilaldia egin dabe hainbat lagunek herrian zehar, lehenagoko tranbiaren bidetik joan eta trenaren ondotik bueltauta. (gehiago…)
Ondareko egitasmoen artean, liburua argitaratu barri dogu: Bedian jai giroan herriginen izenburukoa. Bediako udalaren eskariz egindako proiektua da, urteokaz harako egin doguzan beste hainbaten jarraipena. (gehiago…)