Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburuan Bilboko historiaren zati bat berreskuratu dogu. Diktadura garaian gaur egun Bilbok daukan lurraldean izandako dantza taldeen katalogoa da berez liburu hau. Orduan Bilbo handiagoa zan, baina oraingo neurrietara mugatu dogu lana.
Dantza taldeak euskal nortasunaren lekukorik bizienak izan ziran diktadura garaian, euskal usaina edo kutsua eukan edozer galarazota egoan eta. Folklorea euskaltasuna eta kontzientzia garatzeko bide bakarretarikoa izan zan. (gehiago…)
Gaur, urriak 17, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zabaldu dau “Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024” izenburuagaz sortu dogun erakusketa.
Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso gura izan da. XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskereari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta. (gehiago…)