Hiru osagai horreek daukaz Bilbon hara-hona izeneko liburuak. Bilboko toponimia, hau da, leku-izenak oinarritzat hartuta, 40 artikuluko bilduma prestau genduan Labayrun Bilboko Udalagaz egindako hitzarmenaren babesera. Lan hori joan dan urtearen amaieran argitaratu eban Udalak, BilbaoArteko artistek egindako irudi zoragarriakaz. Lan txukuna geratu zan, bai horixe!
Horren barri emoten, liburuaren nondik norakoak azaltzen egon dira Euskadi Irratian Ziortza Artabe, Jabier Kaltzakorta eta Felix Mugurutza, liburuan parte hartu dabenetako hiru. Entzun hemen pasartea.
(GEHIAGO…)Bilboko udaleko Arabiar Aretoan aurkeztu da abenduaren 11an Bilbon hara-hona: leku-izenak eta euren arrastoak izeneko liburua. Lana Labayru Fundazioak egin dau, Bilboko Udalagaz daukan hitzarmenaren barruan. Edizinoa, ostera, BilbaoArtek prestau dau, eta nabarmentzekoa da Maria Altunak eta Leire Urbeltzek egindako lan ederra liburuko irudien bitartez.
Aurkezpenean parte hartu dabe Koldo Narbaiza udaleko zinegotziak, Adolfo Arejita Labayruko zuzendariak eta liburuko irudiegileek.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.