Tag: Bitaño

0

Nikolas Alzola Bitaño Izurtzako idazlearen Kantuz eta itxaropenez izeneko liburua aurkeztu dabe Izurtzan azaroaren 27an. Iaz narrazioen bilduma egin zan moduan, aurten Bitañoren olerki hautuakaz osotu dau liburua lan-talde berak. Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebas Gartzia Trujillo dira edizinoaren atontzaileak, eta Labayru Fundazioa argitaratzailea. Testuakaz batera, ganera, egileak berak egindako marrazkiak argitaratu dabez, edizino txukun-txukunean.

Aurkezpenean hainbat jentek parte hartu eban: Udalaren izenean Lorea Muñoz alkateak, Labayruren izenean Adolfo Arejita zuzendariak, lasalletarren izenean Martin Lasak, Iurretako koruak Antton Marik zuzenduta, eta poemak irakurten beste hainbatek, Gerediaga alkartetik, Bitañoren familiakoak, Labayru Fundaziotik eta egileak eurak. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua be etorri zanez, egileen laguna dan aldetik, aurkezleak berba egiteko bidea emon eta parte hartu eban.

Ekitaldi ederra izan zan, herritarrak, lagunak eta senideak alkartuta. Liburua bera, irakurgai labur-errezez osotuta dago, testu atsegin eta bihozkorrakaz.

0

Nikolas Alzola Gerediaga Bitañoren prosazko idatziakaz ondu dabe Mugarrapetik kontu kontari. Esku bete atal izeneko liburua lagun honeek: Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebastian Gartzi Trujillok. Izurtzan aurkeztu da liburua azaroaren 9an, bertan direla egileak, Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Lorea Muñoz Izurtzako alkatea, eta Martin Lasa La Salleko Anaia.

Liburua Labayru Fundazioak argitaratu dau Sutondoan izeneko bilduman Izurtzako Udalak, La Salle ordenak eta BBK Fundazioaren laguntasunagaz. (gehiago…)