Tag: Bizkaia Irratia

0

Aurreko urteetan moduan, aurten be Bizkaia Irratian aste birik behin parte hartuko dogu gure egitasmoen barri emoteko. Lau Haizetara saioan, eguerdi aldera sartuko gara ordu lauren inguruan, Rosi Guarrotxenak gidatzen dauen saioan. Bertan, unean unean eskuartean darabilguzan egitasmoen barri emongo dogu. (gehiago…)

0

Bizkaia Irratian hamabostean behin parte hartzen hasita gagoz etnografia edo herri ondareko gaiei buruz. Oin dala hainbat urte egiten zan moduan, barriro heldu deutsagu parte hartze horri.

Era askotako gaiak erabiliko dira bertan, alde batetik egutegiagaz lotuta datozen ospakizunak, jaiak, ohiturak, urteko zikloak eta abar; eta bestetik, osterantzeko gaiak, kasurako, jateko ohiturak, lanbideakaz lotutakoak, familia eta herri mailan antolatzeko moduakaz lotutakoak eta abar. (gehiago…)

0

Kultura zabaltzeko hainbeste taller prestau eta emoten gabilz eskoletan. Amaitu barri dan hiruhilekoan Begoñazpi ikastolan emondako tallerretako bat Irratigintzari buruzkoa izan da, Bizkaia Irratiaren laguntasunagaz. Talde bitan egin zan tallerra.

Ikasleei irrati-saio ezbardinen ezaugarriak eta egiteko moduak azaldu eta gero, taldeka praktikan jarri behar izan eben aurretik ikasitakoa: barriak, alkarrizketa, musika-saioa… Momentuan egin eta eurak esatari dirala grabau egin eben benetako irrati-saio bat balitz moduan.

Hain izan zan benetakoa ze, apirilaren 15 eta 16an, eguerdiko 13:00etan emon egingo dabez talde bietan grabautako saioak. Irratiko esatarien labaldi barrirako mintegia izango al da!

0

Hil honetan hasi da, urriaren 20an, Adolfo Arejita astean behin Bizkaia Irratian euskera zuzena erabilteko estilo-oharrak egiten.

Euskera jatorra, zuzena, egokia erabilteko oharrak izango dira. Gure inguruan zabal-zabal dabilzan erabilera badaezpadakoak eta kalkoak alboratu eta euskaldunek erabili izan dabezan forma ohikoagoak zeintzuk diran jajiteko erabiliko dau Adolfo Arejitak “Lau haizetara” saioko tartea. Estilo oharrak izango dira, eta batez be ahozko hizkerara lotuak, ahozko erregistroa eta idatzizkoa ezbardinak dira eta. (gehiago…)