Labayru Fundazioa EGAko azterketak egiteko Zentro Homologatua da. Hemendik aurrera EGArik gehiago ez da egingo, HABEk antolatzen dauan C1 azterketak hartuko dau haren tokia.
Labayru Fundazioak jarraituko dau C1 azterketa horretarako zentro homologatua izaten, eta azterketa horretara aurkezteko baldintzak be ez dira aldatuko. Orain arteko moduan, urtean deialdi bi egongo dira.
Informazino gehiago gura izan ezkero, jarri harremanetan gugaz.
Uda aurretik lehenengo deialdia egiten dan moduan, udagoiena da bigarren deialdirako sasoia urtero EGA azterketa egiteko.
Aurten be Labayru Fundazioak, zentro homologaua dan aldetik, azterketa prestau eta egin dau. Atariko proba azaroaren 16an izan zan. Hori gainditu dabenek azaroaren 23an eta 24an egingo dabez idatzizko proba eta ahozkoa hurrenez hurren.
EGA aspalditik araututako titulua da, Europako mailetan C1egaz parekatuta dagoana. Labayrun azterketa egin ahal izateko, ikasleek bertako hirugarren maila gaindituta euki behar dabe.
Labayru Fundazioak emoten dituan udako ikastaroek ia ehun ikasle hartu ditue bagil eta garagarrilean. Bi hamabostalditan banatuta, hamar talde sortu dira, iaz baino gehiago. Aurtengo edizinoaren balorazino ona egin dau Labayruk, eta ikasleek erantzundako inkesten emaitzei erreparatuta, hareek be oso gustura ibili dira.
Bagilaren 18tik 29ra bitartean, alfabetatzeko eta EGA prestatzeko ikastaro trinkoa hartu eben gaztetxoek. Garagarrilaren 2tik 14ra, barriz, Labayruk 49. urtez eskaini dituen udako ikastaroetan batu dira hainbat ikasle, gazte zein nagusi. (gehiago…)
Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) azterketa bizkaieraz egin gura dauanak matrikulea egiteko aukera dauka bagilaren 29ra arte. Labayruk Colon de Larreategi kalean (Bilbo) daukan egoitzan emon behar da izena, bulegoko ordutegian. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.