Tag: euskal baladak

0

Urriaren 3an Jabier Kaltzakortak hitzaldia egin dau Durangoko Museo Historikoan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Museoko goiko ganbarako aretoan hainbat lagun batu dira hitzaldira. Aurtengo gaiak “Ondarea plazara!” dauka izena, eta ospakizun, jai, eszenaratze moduan egiten diran jarduerei zuzenduta dago, beti taldea eta gizartea parte hartzaile dala egiten diran jarduerei.

Euskal baladak hartu ditu berbagai Jabierrek, ahozko transmisinoko literaturan genero berezia osotzen dabenak. Euskal baladetan 75 gai inguru ditu berak katalogauta eta gaika sailkatuta. Batzuk gure tradizinoan ez eze, Europako beste hainbat lurraldetan be zabal dabilz, antzeko gertaerak kontatzen dabezala.

Hitzaldian balada historikoak hartu ditu gaitzat, hain zuzen be, lokalenak diranak, gertaera zehatzei buruzkoak dira eta.

0

Ondarearen Europakako Jardunaldien barruan, Labayru Fundazioak eratutako hitzaldia egin dau Jabier Kalzakortak urriaren 17an Derioko egoitzan. Hogei bat lagun batu dira hitzaldira.

Euskal baladetan emakumeen jokabide arketipikoenak agiriratu ditu hizlariak, testu hautu batzuk erabilita horretarako.

Ezagutzen dan baladarik zaharrena eta barriena konparauta hasi da, andrazkoen jokabideari begira bietako parekotasunak ekarri ditu gogora. Euskal Herri osoko gaiak, testuak eta aldaerak erabili ditu, ezaugarri nagusien aurkezpen orokorra egiteko.

Gai interesgarria, indartsua da guztiz, testu-zati dotoreak gorde dituena gure literatur tradizinoan.

Entzuleak gustura egon dira, eta hizlariaren jakintzaz gainera, azaltzeko argitasuna nabarmendu dabe.

0
Jabier Kalzakorta eta Dabi Piedra.

Jabier Kalzakortak argitaratu barri dauen Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa lana dala-ta, Bizkaie aldizkari digitalean alkarrizketa luzea egin deutso Dabi Piedra kazetariak. Bertan emoten ditu egileak hainbat jakingarri baladen generoari buruz eta lan-prozesuari buruz.

Irakurri alkarrizketa.

0

Boletin honetan iragarri genduan moduan, Jabier Kalzakortak Euskal Baladak-antologia izeneko liburua argitaratu barri dau. Hori dala-ta, Bizkaia Irratian alkarrizketa egin deutsie, eta Bilbao izeneko aldizkarian be bai. Dokumentu biok dakarguz hona, lanaren ganeko argigarri diralakoan.

Bilbao 2018ko urtarrila.

Entzun Bizkaia Irratiko alkarrizketa.