Egunotan dohaintza bat hartu dogu gure Euskal Bibliotekan. José Antonio Aranburuk, Busturialdean eta Lea-Artibai inguruan Natxi ezizenagaz ezagunagoa danak, gure artxiboaren esku itxi dau 60 karteleko bilduma, Luis Angel Gainzaren bitartez. Bilduma horretan azken berrogei urteetako kartelak dagoz, gehien baten bertsolaritzagaz lotutakoak (bertso-saioak eta omenaldiak) eta herrietako jaietakoak. Batzuk inprentan aterata dagoz, eta baliteke beste nonbaiten kopiaren bat egotea, baina beste batzuk eskuz egindakoak dira, kopia bakarrekoak.
Kartel horreek katalogau, eskaneau eta gorde egingo dira Euskal Bibliotekak horretarako daukan fondoan. Honezkero 70.000 baino gehiago dira guztira.
Martiaren 16an, Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako laguntzaile taldea Ollerietako Zeramika museora bisitea egin genduan. Hango zuzendariak, Blanka Gómez de Segurak, erakustaldi praktikoa egin euskun jarro bat eta potiza bertan eginda. Horrez ganera museoa erakutsi eta hango piezen jatorria azaldu euskun. (gehiago…)
Azaroaren 9, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Enara Artetxe, Jose Antonio Morlesín eta Javier Díezen bisitea izan genduan Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan. Jon Elorriagak eta Igone Etxebarriak Euskal Bibliotekako fondoak zeintzuk diran eta zertarako erabilten diran azaldu eutseen.
Ostean, Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek Fundazioak daukazan kartelak erakusteaz gainera, aurrerantzean, eurok oinarri hartuta, Unibertsitateak eta Labayru Fundazioak alkarregaz egin leikiezan egitasmoen gainean jardun eben berbetan.
Ubiden alkartu dira Lazkaoko Beneditarren Fundazioko, Sancho el Sabioko eta Labayru Fundazioko artxiboen arduradunak eta euren laguntzaileak. Hiru artxiboen arteko hartu-emona aspaldikoa da, trukea egiten dabe eta kezka barditsuei aurre egin behar izan deutsie.
Lazkaotik Aita Juan Jose Agirre eta Miren Barandiaran, Sancho el Sabiotik Carmen Gomez, Jesus Zubiaga eta Txaro Martínez, eta Labayrutik Ander Manterola eta Jon Elorriaga egon dira.
Eurakaz batera, Labayruko Euskal Bibliotekan laguntzen jarduten dabenak, beste bientzat be materiala hornitzen dabe eta. Guztira 25 lagun batu dira, harmonian eta giro onean.
Laguntzaile-talde sano behargina eta eragina da eta merezi dabe holango oparia.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.